XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Materiala: Zapiak.

Azalpena: Gelan ikasle guztiak elkartu ondoren, hiru edo lau bikote aukeratzen dira eta gelatik atera.

Gelako mahaiak eta aulkiak baztertu ondoren, taldeko beste jokalari guztiak gelan gelditzen dira zutik.

Lehenengo bikotea sartzen da begiak estalirik eta, desorientatzeko buelta batzuk eman ondoren, batak bestea aurkitu behar dute elkarri deika: ROMEO!!! JULIETA!!!

Bitartean, zutik gelditu diren guztiek, isiltasun osoan, elkartu ez daitezen oztopo izan behar dute oinekin pauso hotsak eginez.

Elkartzea lortzen dutenean, beste bikote bat sartzen da.

Safaria

Adina: 8-14

Partaide kopurua: Nahi adina

Hizkuntza lanketa: Ertaina (ulermena)

Iraupena: 20'

Taldeka ala bakarka: Denak batera

Monitoreak: Gidari

Materiala

Azalpena: Safari bat egiteko sei, zazpi edo zortzi pertsona aukeratzen dira.

Aukeratutakoak borobil bat egiten dute besoak bata bestearen sorbalda gainetik jarriz elkarri lotuta.

Orduan zuzendaria hasten da: Safari bat egingo dugu: nik bakoitzari belarrira animalia baten izena esango diot eta safarian animalia hori esaten dudanean, izen hori duenak beherantz indarka hasi behar du ipurdiaz lurra ukitu arte.

Besteek ez diote utzi behar.

Bost kontatu orduko ukitu ez badu, borobilean jarraitzen du eta ukituz gero, libratu egiten da.

Zuzendariak guztiei izen bera esaten die, bat edo biri izan ezik eta safaria kontatzen hasten da...

Behin batean, safari batean nenbilela, eskopeta hartu eta mendira joan nintzen.

Halako batean, TIGRE bat ikusi nuen (tigrea ipurdiaz lurra ikutzen saiatzen da).

Gero aurrerago nindoala, LEHOI batek egin zidan salto gainera (lehoia ipurdiaz lurra ikutzen saiatzen da).

Handik atera nintzenean, ibiliz ibilian lautada handi batera iritsi nintzen eta han ELEFANTE pila bat ikusi nuen!

Denak batera lurra ikutzen saiatzen direnez, ipurdiko ederrak hartzen dituzte.